lurraren hasierako baldintzak -->Lurraren eraketa
atmosfera primitiba
Izaki bizidunen jatorria eta eboluzioa. Giza eboluzioa.



1.- Biziaren sorrera: arazo historikoa:

Hipotesi ezberdinak proposatzen dira: XIX. mende arte
– Berezko sorkuntza => Izaki bizidun batzuk materia bizigabetik sortzen ziren. Adb: Harrak lurretik, arratoiak zaborretik , okelan euli larbak garatzen ikustean formulatua.


Antzina uste zuten izaki bizidunak berez sortzen zirela: Berezko sorrera. Francesco Redi-k jarri zuen lehenbizikoz zalantzan berezko sorreraren teoria 1668.koan.
Louis Pasteur-ek, 186o.koan, agerian jarri zuen berezko sorreraren teoria okerra zela. Esperimentuen bidez frogatu zuen aireko mikroorganismoek deskonposatzen zutela materia organikoa, eta horrela ondorioztatu zuen izaki bizidun guztiak beste izaki bizidun batzuetatik sortuak zirela.
860an Pasteur-ek berezko sorkuntzaren teoria deuseztatu zuen esperimentu multzo bikain batzuen bitartez. Zientzialari frantziarrak ingurumen-kutsadurarekiko babestuta zegoen lagin esteril batean bakterioak eta legamiak ez zirela sortzen baieztatu zuen; lagin bera airearekin harremanetan jartzen baldin bazen, ordea, mikrobio-hazkuntza nabarmena suertatzen zelarik. Hortaz, mikrobioak ez dira berezko sorkuntzaren bitartez agertzen laginetatik; airean daude, eta lagina kutsatzerakoan garatu egiten dira.
Pasteur-ek zisne-lepoaren itxura zuten bi matraz erabili zituen bere esperimentuak burutzeko. Matraz horien lepoak oso luzeak ziren, eta gero eta meheagoak ahotik urrundu ahala, irekidura txiki batekin bukatuz; lepo horiek S itxura zuten. Matrazaren barnean haragi-salda (edo salda elikagarriaren) kopuru berdinak ipini eta irakiten jarri zituen, saldan egon zitezkeen balizko mikrobioak suntsitzeko. S itxurak airearen sarrera ahalbidetzen zuen eta, aldi berean, mikrobioen sarrera matrazean zegoen saldaraino oztopatzen zuen, mikrobioak lepoaren behealdean harrapatuta geratzen baitziren.Pasteur-en esperimentua
Egun batzuk geroago Pasteur-ek matrazetako saldetan ez zegoela inongo mikrobiorik ikusi zuen, eta matraz bati S itxurako lepoa moztu zion. Irekitako matraz horretan mikroorganismo batzuk agertu ziren laster, bere lepoa mantendu zuen matrazak esteril ziharduen bitartean. Esperimentu zorrotz honekin berezko sorkuntzaren teoria baliogabetu zuen zientzialari frantziarrak.
Lehenengo organismoak.

.


2.- Bizitzaren jatorriari buruzko hipotesi nagusiak: (74.)
Eta lehengo izaki biziduna nola sortu zen planeta honetan?
Hipotesi zientifiko batzu daude galdera hau erantzuten saiatzeko. Hauek nabarmentzen dira, besteak beste:
Panspermia: Panspermiaren teoria XIX. mendean agertu zen, eta Lur gaineko biziaren jatorria kanpolurtarra dela proposatzen du. Teoria honen arabera, izaki bizidunak ez ziren Lurrean sortu, kometa eta meteoritoetan etorri baitziren kanpoko espaziotik. Harkaitz handi horietan bakterio eta beste mikrobio batzuk egongo ziren, Lurra “kutsatuko” zutenak, bizia sortuz.
Panspermiaren aldeko zientzialariek argudiatzen dute mikrobio batzuk oso erresistenteak direla, eta gai direla Lurretik kanpoko espazioan bizirik irauteko, ikerketa batzuek frogatu dutenez.
Teoria honek ez du biziaren jatorria argitzen; arazoa lekuz aldatzen du beste planeta batera, besterik gabe.
Exogenesis teoriaren arabera, espaziotik iritsi dira biomolekula gehiengoa, bizidunook erabiltzen ditugun molekulak; abiapuntu molekular honetik, hasierako zelulak Lurra planetan sortu ziren.
Panspermia eta Exogenesia , ezaugarri komun bat badute ere, ez dira sinonimoak. Ez dira sinonimoak zelula biziak eta biomolekulak, nahiz eta biak, teoria horien arabera, espaziotik iritsiak izan.
Sintesi prebiotikoa: Bizia sortu da Lurra planetan bertan, hasierako miloi urteetan eratu ziren biomolekuletatik abiatuta. Biomolekulak ere Lurra planetan eratu dira (zopa prebiotikoa).
1923, Oparin-ek eta Haldane-k adierazi zuten Lurraren historioaren garai jakin batean molekula organiko soil batzu sortuko zirela, hasierako atmosferan ziren gasetatik. 1953.ko urtean Stanley MIller zientzilariak egiaztatu zuen Oparin eta Haldane-ren hipotesia; esfera batzuetan, hasierako atmosferak (ustezko hasierako baldintzak eta osagaiak) zituen osagaiak eta baldintzak erreproduzitu zituen (ura, metanoa, amoniakoa, hidrogenoa sartu zituen); dana berotu zuen eta deskarga elektrikoak eragin zituen, txinparta gisa.
Beste matraze esferiko batean, bizidunetan erabiltzen diren molekula organiko anitz sortu zirela egiaztatu zuen (aminoazidoak, gantz azido batzu .... Biomolekulak sortu ziren).
Millerrek egindako esperimentua
Miller-ren esperimentua: animazioa.

biomolekula orgaikoen sintesi prebiotikoa Urey-Miller esperimentua
Antonio Lazkano-ren hitzaldia Bilbon --> biziaren jatorria