KOORDINAZIOA SISTEMA
NERBIO SISTEMA: kanpo ingurunean edo barne ingurunean gertatutako estimuluen aurrean berri izan, informazio hori prozesatu ,integratu eta ondorioz erantzun koordinatu bat burutzen duen sistema.


Neuronak
Nerbio sistemaren unitate funtzionala neurona da => estimulua antzemateko eta informazioa seinale elektriko bezala hedatzeko gaitasuna duen zelula. Egitura eta forma oso desberdinak har ditzake, baina guztietan honato atalak bereiz ditzakegu:

  • Soma: Neuronaren zelula-gorputza da. Zelulen ohizko funtzioak betetzeaz gain, neurotransmisoreak peptidikoak sintetizatzen ditu.

  • Dendritak: Luzakin hauek beste neuronen axoi-bukaerekin konektaturik daude eta sinapsiaren bidez estimuluak jasotzen dituzte. Dendritek plastizidade handia dute, estimulu ugari jasotzen dituzten zeluletan hauek hazi eta biderkatu ohi dira, kontaktuan dauden neuronekin komunikazioa indartuz.

  • Axoia: Somaren luzakina da, bakarra neurona bakoitzeko. Seinalea somatik hurrengo zelularen dendrita batetara edota somara hedatzen du, Axoia mielinizatua edo mielinagabea izan daiteke, Axoi multzoek nerbioak osatzen dituzte SNP-an, eta luzera handikoak izan daitezke. Axoiak muturrean axoi-bukaera du , zuhaitzen adarren tankerako egitura duen egitura. Adar bakoitzaren amaieretan botoi terminala dago. Bertan gertatzen da sinapsia beste zelulen dendrita edo somekin. Botoi terminaletan neurotransmisore ez-peptidikoak sintetizatzen dira.
neuron111.jpg
NEURONAREN FISIOLOGIA ==> NERBIO-KINADA
POTENTZIAL DIFERENTZIA NEURONAN =>
Neuronaren mintz plasmatikoan ioientzat kanal mota espezifikoak daude, batipat Na+ eta K+ ioientzat eta gero Na/K ponpa izeneko kanal espezifikoa.
Ioien mugimendua kanal hauen zehar ematen da bai gradientearen arabera bai garraio aktiboaren bidez .
Atseden egoeran ( estimulua edo kinada jaso gabe) neuronaren mintz plasmatikoen Na+ kanalak eta K+ kanalak itxita daude.
Na+/ K+ ponpa izeneko kanala berriz etengabe funtzianatzen ari da, Na+ katioak neuronatik kanporatuz eta K+ katioiak sartuz 3/2 proportzioan.
Hau dela atsedenaldian kanpo aldean eta barnea aldean ioi kontzentrazio ezberdina sortzen da.
Kanpoaldean Na+ kontzentrazioa barruarekiko altuagoa denez karga aldetik desoreka elektrikoa sortzen da ==> potentzial diferentzia negatiboa zitoplasman

ioi kanalak atseden.jpg
MINTZ-POTENTZIALA ATSEDENALDIAN = THE RESTING POTENTIAL ==> ANIMAZIOA

the resting potential

test

NERBIO KINADA


ekintza potentziala

despolarizazioa

despolarizazioa 02
despolarizazioaren hedapena
sinapsia






the brain. anatomy anad function

garunaren anatomia eta funtzioak01

anatomia eta funtzioak 02


arima eta garuna

garuna stress egoeran

drogen eragina sinapsi mailan=>
drogak eta neurotransmisoreak

garuna eta nerabezaroa