A) Energia: zer da?
Kontzeptu zientifiko bat da “aldakuntzak eragiteko ahalmenarekin” lotuta dagoena eta materiarekin loturiko propietatea da.
Zientzia arloan erabilpen eta esanahi zehatza ditu baina esparru ez-zientifikoetan askotan ez da zehetasun bera aurkitzen.Beraz energiaren definizio bat hau izan daiteke:
energia = objetu edo gorputzen egoera eraldatzeko gaitasuna eta ahalmena da.
Egoera aldaketa hauen adibideak izan daitezke honako hauek: kokapen espazialaren aldaketa ( higidura ),deformazioak, tenperatura aldaketak, ..
Beraz aurreko kontzeptua zehazteko esan dezakegu honako hau:
Energia maagnitude fisikoa da eta gorputzetan aldaketak eragiteko ahalmenaarekin lotuta dago.
Magnitudea denez neurtu daiteke eta Nazioarteko sisteman joule (J) da energia-unitatea. Baita ere kaloria izeneko unitatea erabiltzen da
1J= 0,24 cal edo 1 cal= 4,18 J

B) Energiaren jatorria:
Materia eta energia Big-bang prozesuaren ondorioz sortu ziren, zera Unibertsoaren hasierako momentuetan. “Energia ez da sortzen, ezta deuseztatzen ere, transformatu baizik.”
Lurra planetaren Atmosferan, Hidrosferan eta Biosferan ari den energia nondik dator ? Energia gehiena Eguzki-tik dator eta zati txiki bat Lurbarnetik dator ( Lurbarneko bero fluxua).
Eguzkian fusio-nuklearra izeneko prozesuaren bidez atomoetan dagoen energia nuklearra etengabe energia elektromagnetikoa eraldatzen da eta hau da Lurrera iristen dena.



energia-eraldaketa Eguzkian


C) Energiaren ezaugarriak

Metatu daiteke (behar denean erabiltzeko, esaterako bateria batean , pila batean, ur deposito batean ...
Garraia daiteke ( elektrizitatea kable elektrikoen bidez, argia zuntz optikoaren bidez,
energia motak aldatu egin daitezke (adibidez: energia elektrikoa energia mekanikoa bihur daiteke);
Transferitu egin dezakegu gorputz batetik beste batera
Kontserbatu egiten da ( energia erabiltzean ez da gastatzen , eraldatzen da) --> Energiaren kontserbazio-printzipioa
Degradatu edo endekatu egiten da gero eta kalitate txarragoko energia lortuz ( energia mota bat aldatuz beste bat lortzeko prozesuetan beroa sortzen da.Bero hau ingurura pasatzen da eta ezin erabili

D) Energia motak:
1.- Energia mekanikoa: Gorputzaren masa, kokapena eta/edo mugimenduarekin erlazionatuta dagoena.
Energia mota hau hiru energia talde desberdinetan bana daiteke.

  • Energia potentzial grabitatorioa: Masa eta kokapen espazialarekin erlazionatuta:
Lurrazaletik altuera batera egoteagatik gorputzek duten energia mota da.
Adibidez urtegi batean metatutako urak daukan energia turbinakmugitzeko.
  • Energia potentzial elastikoa: gorputz elastikoek dute energia hau, aldez aurretik jasan duten
deformazioaren kausaz edo ondorioz. Adibidez, arkulariek soka geroz eta gehiago tenkatu, geziak orduan
eta abiadura handiagoa lortuko du.
  • Energia zinetikoa: Masa eta mugimenduarekin (abiadura) erlazionatuta. Energia hau gorputzek mugitzean
lortzen dutena da. Energia hau garbi agertzen da, adibidez, kotxe batek istripua edukitzen duenean.
gravity.gif
2.- Energia elektrikoa: karga elektriko dute partikulen mugimenduak sorturiko energia da
( elektroien fluxua= korronte elektrikoa ).
electron_flow.gif
3.- Energia nuklearra: Energia hau nukleo atomikoetan eman daitekeen erreakzio nuklearretatik dator.
Nukleoak zatitzen (fisioa) edo batzen (fusioa) direnean sortzen da. Horrelakoetan, nukleoen masaren parte
bat energia bihurtzen da.
Animated_D-T_fusion.gif
4.- Energia termikoa: Gorputz batek, bere bolumen, presioa eta egoera fisikoa direla eta duen energia bere
partikulen mugimenduagatik )
Energia hau "barne energia" bezala ere adierazten da maiz.
Translational_motion.gif
5.- Energia kimikoa: naturako konposatu guztiek dutena da, barneko loturen energiaren kausaz. Bai materia
bizigabean eta bai materia bizidunean gertatzen diren erreakzio kimikoetan agertzen da, hau da, naturako
substantzia guztiek duten energia mota hau atomoak biltzeko indarraren ondorioz.
glucosa.jpg
6.- Energia elektromagnetikoa: uhin elektromagnetikoek daramaten energia da.
uhin elektromagnetikoak
wave_anim[1].gif
7.- Beroa**: gorputz batetik tenperatura desberdina duen beste batera transferitzen den energia
01_3_6a_transferencia_de_calor_a2.gif
ITZULI